UEMA eguna bihar

Guaixe 2013ko ekainaren 7a

Arabako Aramaio herriak hartuko du bihar Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) eguna. UEMAk populazioaren %70etik gora euskaldunak dituzten udalerriak biltzen ditu. Horien artean daude Arbizu eta Etxarri Aranatz. UEMAren helburua da gune euskaldunetan euskararen erabilera arlo sozial guztietara zabaltzea eta udal euskaldun guztiekin euskara nagusi izanen den lur-gunea antolatzea. Aurtengo ospakizunerako Aire berria euskarari leloa aukeratu du. Egitaraua11:30ean Suziria. Kalejira trikitilari eta dantzariekin. Goizean zehar Haurrendako puzgarriak, artisau azoka, talogileak eta sagardo salmenta. 12:00etan Herri kirol lehia: Goizueta-Aramaio. 13:00etan Ekitaldia plazan. Aramaioko abesbatzak eta bertsolariek parte hartuko dute. 14:00etan Herri bazkaria.16:30ean Ane eta piratak parrandan! Irrien Lagunen ikuskizuna. 18:30ean Erromeria Zesuma taldearekin. 22:00etan Kontzertuak.