Cash Mob-ean parte hartzera gonbidatu du Abian-ek

Guaixe 2013ko ekainaren 7a

Gaur, 17:30ean, Altsasuko Foru plazan dago hitzordua jarrita. Bildutako jendea denda txikietan erosketak egitera joanen da, haiei bultzada ekonomikoa ematekoBat bateko dantzen edo flash mob-etatik hartu du izena gaur eginen den ekimenak: cash mob-a. Bere helburua da jende talde bat biltzea eta tokiko denda txikietan erosketa masiboak egitea, haiek lagundu eta sustatzeko. Azken batean, erosketak eginez establezimendu txikiak hazten lagundu, jendea zoriontsu egin, zerbait erosi eta denbora tarte bat gustura pasatzeko aukera da cash mob-a. Nazioartean bide egiten ari den ekimen hori Altsasura ekarri du Abian plataformak, Sakanan bizi eta erosi kanpainaren barruan. Cash mob-ean parte hartzeko "laguntzeko, jende berria ezagutu eta gozatzeko gogoa besterik ez da behar" azaldu digu Abian-eko kide batek. Gaurko deitu duen cash-mob-arekin Altsasuko denda txikietan "eragin positiboa sortu nahi dugu, ongi pasatzen dugun bitartean". Parte-hartzaile bakoitzak zehaztuko du zenbat diru gastatu behar duen. Ez du asko izan beharrik. Abian-etik parte hartzeko eta nahi beste lagun gonbidatzeko deia egin dute.