Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Auzitegi Nazionalean lastailaren 17an hasiko dira 2002an Batasunako kide ziren 40 kide epaitzen. Herriko tabernen bitartean ETA finantzatzea leporatuta epaituko dituzte. Auzipetuen artean daude Juan Kruz Aldasoro, Jaione Intxaurraga eta Joseba Garmendia. Aurrenekoarendako 10 urteko espetxe zigorra eskaera egin du fiskaltzak eta beste biendako 8 urtekoa. Gainera, 110 herriko taberna ere epaituko dituzte "erantzule zibil" izatea egotzita. Baltasar Garzonen aginduz itxi zuten 2002ko agorrilaren 26an Altsasuko Herria Eginez elkartea.