Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilaren 19an, Altsasuko kultur etxean, negozioa martxan jarri nahi dutenak eta finkatu nahi dutenak bilduko diraCederna-Garalurrek antolatuta, enpresarekin lotura duten pertsonak eta ekintzaileak harremanetan jartzeko helburuarekin, enpresa bat martxan jarri nahi duten ekintzaileei edo finkatze-fasean dauden enpresei sostengua emanen dieten soluzioak eta ideiak bilatzeko baliagarriak izanen diren esperientziak eta ikuspuntuak trukatuko dira Kedadan.Antolatzaileek foro ireki bat sortu nahi dute, "enpresa guztiek, oraindik finkatu gabeak eta sortu gabeak, behar dituzte esperientziak trukatzeko espazio komunak, ezagutza sortzeko baliagarriak izanen direnak". Eta krisia aldaketarako eta lan-modu berriak sortzeko aukera dela ere erakutsi nahi da. HarremanetarakoSusana Mendinueta, Cederna Garalureko Garapen Agenteari hots egin: 948 567010 edo 639 900 336 telefonoetara.