Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo despeditu zen Dauphiné proba entzutetsua, Frantziako Tourraren test serioa, eta Sky taldeko Christopher Froome izan zen irabazlea, bere taldekide Richie Porteri 58 segundo aterata. Froomek argi erakutsi du Tourrerako hautagai garrantzitsuenetakoa dela, Valverderi eta Contadorri alde polita atera baitzien. Txirrindulari sakandarrei dagokienez, Euskalteleko Egoi Martinez etxarriarra eta Movistar taldeko Imanol Erbiti hiriberriarra azken etapako ihesaldian sartu ziren. Sailkapen orokorrean 44.a izan da Egoi, 41:43ra, eta Erbiti 70.a, 1:06:34ra. Euskaltelen balorazio positiboa egin dute Samuel Sanchezek etapa garaipen bat lortu duelako, asturiarra 9.a izan delako eta Euskaltel Dauphinéko 3. talde onena izan direlako.