Verdugo 5.a eta Azanza lurrera Suitzako Tourreko erlojupekoan

Guaixe 2013ko ekainaren 10a

Larunbatean hasi zen Suitzako Tourra, 8,1 km-ko erlojupekoarekin. Cameron Meyer izan zen irabazlea, eta 5. postuan sailkatu zen Euskalteleko Gorka Verdugo etxarriarra, 16 segundora. Jorge Azanza etapa polita egiten hasi zen, erregistro oso onekin, baina zorte txarra izan zuen, bihurgune batean lurrera erori baitzen. 162.a iritsi zen, 1:23ra. Kolpatuta dago Azanza, baina egoerari buelta eman eta ongi aritu nahi du Suitzan "gogoekin eta sasoiko" dagoelako. Igandean lehen mailako Crans Montanan despeditu zen etapa eta Bauke Mollema izan zen azkarrena. Sailkapen orokorrean Cameron Meyer da liderra, 3 segundora Hesjedal eta 5 segundora Frank dituela. Verdugo 26.a da, 1:04ra eta Azanza 60.a, 4:24ra. Gaur mendiko etapa dute atzera ere.