Jaunarena Ezkurdiaren gainetik pasa zen

Guaixe 2013ko ekainaren 10a

Sanferminetako lau t´erdiko torneotik kanpo geratu da Joseba Ezkurdia, Jon Jaunarena leitzarra bere gainetik pasa baitzen, arbizuarra 7 tantotan utziz. Hasieran parez-pare aritu ziren bi pilotariak. Ongi hasi zen Ezkurdia. 4-6 aurreratu zen arbizuarra, sakez 3 tanto egin eta defentsan bikain aritu eta gero. Baina Jaunarenak sakea berreskuratu zuenean zeharo aldatu ziren gauzak. Sakez min handia egin zuen leitzarrak, 8 tanto lortuz, eta lasaitasun osoz aritu zen. Aldiz, Ezkurdiak dominatuta jokatu zuen hortik aurrera, eta aukerak izan zituenean, huts egin zituen. Burua galdu zuen eta akats ugari egin zituen. "Josebak pilota asko galdu ditu eta ez da bere mailan egon eta bere akatsak aprobetxatu ditut" azaldu zuen bukaeran Jaunarenak. Retebi Bi izango du aurkari hurrengo fasean.