Ura bere bidean

Guaixe 2013ko ekainaren 11

Larraun ibaiak gainezka egin zuen Irurtzunen eta baratzak urpean gelditu ziren. Arakil ibaiak gainezka egin zuelako Uharte Arakilen Irañetarako eta santutegirako bidea itxi egin zuten 8:40an. Dagoeneko zabalik dago. Baina ibaian gora, Ziordian izan ziren euritearen ondorioak sumatu zuten lehenak. Ibai ondoan dagoen Egutera kaleko bizilagunek esan digutenez, aspaldi ez zutela halako uholderik ikusten. Denbora gutxian euri asko egin zuen eta ibaia berehala hazi zen. Baratzak azpian hartu zituen. Etxaberen bat eta bajeraren batean ura sartu zen, baina emaria jaistearekin batera atera zen ere. Babesteko are zakuak jarri zituenik ere izan zen. Lizarragako portuaren goiko partean hiru luizi izan ziren atzo goizean (9:30ean, 11:54an eta 12:23an). Ondorioz, begiratoki azpiko inguruan errail bat moztu da.