Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak igerilekuko sorosle izateko ikastaroa antolatu du. Ikastaroa abuztuaren 19tik irailaren 6ra arte gauzatuko da eta Ilargi taldeak eskainiko du, Altsasun. Ikastaroan desfibriladore semiautomatikoa erabiltzen irakatsiko da ere. Aipatu formazioa bukatutakoan sorosle lanbidean aritzeko aukera emango dien diploma jasoko dute ikastaroan aritu direnek. Ordutegiari dagokionez, abuztuaren 19tik irailaren 6ra arte izanen da ikastaroa, astelehenetik ostiralera goizeko 10:00etatik 14:00etara. Ikasleek gutxienez 14 urte eta gehienez 22 izan beharko dituzte. Ikastaroaren prezioa 430 eurokoa da, eta aipatzekoa da diru laguntzak jasotzeko aukera izango dela. Bestalde, ikastaroa osatzen dutenek lan poltsan sartzeko aukera izango dute. Informaziorako eta izena ematekoSakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzua (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com).