Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko Larrañeta Mendi Taldeak ekainaren 29an eta 30ean Pirinioetara irteera antolatu du. Bertan bi egunetako mendi ibilaldi oso politak antolatu dituzte. Lehenik eta behin Cauterets-etik aterata Walloneko aterpera joango dira mendizaleak ekainaren 29an, larunbatean, eta Walloneko aterpean lo egin ondoren, hurrengo egunean, igandean, Wallonetik Panticosara. Autobusa larunbatean goizeko 4:45ean aterako da Etxarriko Larrañeta elkartetik. Antolakuntzatik adierazi dutenez, gauza guztiak motxilan eraman behar dira, autobusa ez baita Walloneko aterpera joango. Igandeko gosaria norberak berea eraman beharko du ere, aterpean ez baitituzte ogitartekoak egiten. Eta ibilbidea bukatzerakoan autobusa hartu eta Etxarrira itzuliko dira mendizaleak. Izena ematekoOraindik ere autobusan tokia dago, eta nahi duenak egin dezake bat Larrañetakoekin Pirinioetako mendi ibilaldi bikain hau egiteko. Izena emateko Pedro Gonzalezi deitu (686 662 241)Sakanako Mendizaleak Lapoblación-eraSakanako Mendizaleak mendi ibilbidea antolatu du San Juan bezperan, ekainaren 23an. Nafarroako Lapoblación (1.245 m) mendia igotzeko asmoa dute. Autobusa goizeko 7:00etan aterako da Olaztitik eta geldialdiak egingo ditu Sakanako gainontzeko herrietan, mendizaleak eramateko. Izena ematea zabalik dago ostegunera arte ohiko tokietan edo 636 827 166 telefonoan.