Diseinuaren balioaz

Guaixe 2013ko ekainaren 14a

Bat: "Krisi garaietan irudimena beharrezkoagoa da, salbatzen zaituen puntua da hain zuzen ere. Dena ongi doanean pixka bat erlaxatu eta ez hain ongi diseinatu, dena onartzen eta dena saltzen delako. Krisialdian, ordea, jendea zorrotzagoa da eta produktuek prezio merkeagoa edo aukera gehiago eskaini behar dituzte. Eta, horretarako, diseinua ezinbestekoa da. Ez dezagun nahastu diseinua eta azaleko dekorazioa. Enpresari argiek ulertu dute, eta talentua kontratatzen ari dira."Bi: "Gizakiak ez ditu beharrari lotutako objektuak bakarrik sortzen; beharrezkoak diren bakarrak jatea eta lo egitea dira eta. Gizakiak hobetzea eta garatzea beharra du, eta hor ezinbestekoa da diseinua. Beraz, kultura eta estetika ere beharrezkoak dira. Sorkuntza-akzio hori da, hain zuzen ere, beste animaliengandik bereizten gaituena. Haiek guk egiten dugun gauza bera egiten dute, hezi eta estetikaz gozatu ez ezik. Hori gabe, gizakia ez litzateke gizaki izango; beraz bai, diseinua behar dugu, edo leizera itzuliko gara."Hiru: "Egun, jasangarritasun irizpideak ez dituen diseinatzailea edo enpresa delitugiletzat hartu beharko genuke. Honez gero, ez dago aitzakiarik; badakigu planeta ez suntsitzea gure eskuetan dagoela, ezin dugu hain berekoia izan. Diseinua ekologikoa izango da, edo ez da izango. Diseinugintzan gero eta garrantzi gehiago emango zaie birziklatzea, jasangarritasuna, ergonomia, ekoizpen ekologikoa eta antzeko kontzeptuei."Lau: "Jendeari eguneroko bizitzan inguratzen gaituen eta hobeto bizitzen laguntzen gaituen oro norbaitek diseinatua izan dela erakusten zaionean, orduan, diseinuarekin adiskidetuko da. Ezagutzea maitatzea da."Hauek guztiak, eta beste asko, Juli Capella arkitekto eta diseinatzaile ezagunak esandakoak dira,"Así nacen las cosas" liburu interesgarria Bilbon aurkeztu zuenean.Ana Senar Lasa