Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ideologia ezberdinetako herritarrak batu nahi ditu Gure Esku Dago mugimenduak, "haiek erabakiko baitute Euskal Herriaren etorkizuna". Zer izan nahi duten erabakitzeko eskubidea izatea, autodeterminazio eskubidea helburu du Gure Esku Dagok. Eta hori ez dute politikarien esku bakarrik utzi nahi, herritarrek akuilu lana egitea nahi dute. Manifestu motz bat ondu du mugimenduak bere helburuen berri emateko. "Demkokrazian oinarritutako printzipio baten aldeko jarrerak batzen gaitu, giza eskubide zibil eta politiko guztiak errespetatuz, autodeterminazioaren eta erabakitze eskubidearen aldekoak". Erabakitzeko eskubidearen bidegurutzera arteko bidea ideologia ezberdinetako pertsonen artean egin behar dela uste dute. Etxarri 2012+1 ekimena eta beste hainbat herrietako talde daude mugimendu horren atzean. Heldu den urterako bi erronka handi jarri diete euren buruari. Donostian 3 eguneko ekitaldi jendetsu bat egitea eta 2014ko garagarzaroaren 8an Durango eta Iruñea lotuko dituen giza katea egitea. 130 km-ak lotzeko 50.000 pertsona beharko dira. Ibilbidea ere zehaztu dute: Sakanara Lizarrustitik sartuko da katea eta Lizarragabengoatik Aizkorbera arteko lotura eginen da, Iruñerako bidean. AurkezpenaHeldu den ostegunean, hilak 20, 19:00etan Altsasuko Gure Etxean.