Euskal iheslari politikoek mintzakidetza taldea sortu du

Guaixe 2013ko ekainaren 13a

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboaren 30 bat kidek atzo Baionan jakinarazi zuten mintzakidetza talde bat sortu dutela. Estreinakoz ordezkatu da kolektiboa talde batean horregatik gertakari historikotzat jo zuten. Iheslarien kolektiboaren "izaera anitza eta zabala nagusitu dira ordezkaritza hau hautatzerako garaian" azaldu zutenez.Iheslariekin hitz egin beharra dagoela aldarrikatu zuten, "korapilo poltikoarenparte izanik korapilo hori askatzeko manerarik zuzenena baita". Estatuei dei egin zieten, "gure arazo politikoa integralki konpontzeko iheslariak kontutan hartu behar dituzte eta haiekin hitz egin behar dela oroitarazten diegu". Aldi berean, deia luzatu zieten euskal eragile sozial, sindikal, politiko eta herritarrei "iheslariekin hitz egiteko gonbidapena luzatuz". ArbizuarraLourdes Mendinueta (1958) da iheslarien mintzakideetako bat. Enpresa eta ekonomia arloko ikasketak egin zituen Oñatin eta Nafarroako AEK-ko aurreneko liberatua izan zen, 1981ean Iparraldera ihesi joan behar izan zuen arte. Urte latz batzuen ondoren, 1990ean, antzeko egoeran zegoen bikotearekin batera, Kubarako bidea hartu zuen. 20 urte eman zituen Kuban eta duela 3 bueltatu zen Iparraldera. Aurreko astean Sustrai Colinak Argia aldizkarirako elkarrizketatu zuen.