Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Suitzako Itzulian dabiltza Euskaltel taldeko Gorka Verdugo etxarriarra eta Jorge Azanza altsasuarra. Asteazkeneko etapako bukaeran 4. Mailako bi portutxo gainditu behar zituzten txirrindulariek eta helmugako 10 kilometrora zegoen Zurzibergstr portutxoan erasoa jo zuen Jorge Azanzak. Tamalez, tropelak harrapatu zuen. Etapa esprint oso estuan erabaki zen eta Katushako Kristoff gailendu zitzaion Peter Sagani. Jorge Azanza 39.a izan zen, denbora berean, eta Gorka Verdugo 44.a, denbora berean. Sailkapen orokorrean BMC taldeko Mathias Frank da liderra. Gorka Verdugo 25.a da, 4:56ra, eta Jorge Azanza 68.a, 21:27ra. Bestalde, Pablo Urtasun Luxemburgoko Tourrean ari da lehian.