Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Karrotillosek eta Taberna Guneak 5. eta 6. postuak erabakiko dituzteAsteburu honetan hasiko da Izurdiagako Futbol 8 Txapelketa azken txanpara ailegatu da. 8 talde lehiatu dira, bi multzotan, eta dagoeneko badakigu nor lehiatuko diren postuak erabakitzeko finaletan. Horrela, larunbatean, 17:00etan, Lakuntzako Karrotillok eta Gunea-Tabernak 5. Eta 6. Postua erabakitzeko partida jokatuko dute Izurdiagan. Ekainaren 22an 3. eta 4. postua zehaztuko dute Arakilgo Rajatablak eta Irurtzungo Guanlarrazek, eta ekainaren 29an San Jorgeko Lacturale Itxasperrik eta Irurtzungo eta Arakilgo Isotoposek jokatuko duten final handitik aterako dira txapelduna eta txapeldunordea.