Kedada da irtenbidea

Guaixe 2013ko ekainaren 17a

Zertarako irtenbidea? Krisi garaian ez moteltzeko eta aurrera egiteko. Cederna-Garalurrek antolatu du Kedada, ekintzailendako eta finkatutako enpresendako topaleku bat izan nahi du. Garalurreko zuzendari gerente Isabel Elizalde Arretxeak Beleixe Irratian (FM 107,3) azaldu zuenez, joan den urte akaberan Lesakan egin zuten aurrenekoa eta 70 pertsonak parte hartu zuten. "Oso interesgarria izan zen. Oso dinamika berezia sortu zuen. Ideiak eta lan egiteko beste modu bat sortu ziren". Sakanan egiteko eskaera jaso zuen Elizaldek eta asteazkenerako jarri dute hitzordua. Kedadak bi zati izanen ditu. Aurrenekoan haien esperientziaren berri emanen dute hainbat hizlarik. Ondoren, hiru lantalde sortuko dira eta entrenatzaile edo gidari baten laguntzaz bildutakoak iritziak partekatuko dituzte. Cederna-Garalurrek dei egin die negozioa martxan jarri berri duten nahiz beren negozioa finkatze bidean duten ekintzaileei Kedadan parte hartzera. Izan ere, jardunaldi horretan enpresak eta ekintzaileak edo finkatzen ari diren enpresen harremanetarako espazio komun bat izanen da, "soluzioak eta ideiak bilatzeko baliagarriak izanen diren esperientziak eta ikuspuntuak trukatzeko". Azken finean, krisi garaian jarrera pasiboak alde batera utzi eta martxan jartzeko bultzada izan nahi du. Egitaraua 9:30etik 11:00etara OSOKO BILKURA.  9:30etik 9:45era Jardunaldiaren hasiera ekitaldia.Altsasuko udalaren ordezkaria, eta Goierri (Goieki), Bidasoa (Bidasoa Bizirik) eta Nafarroako Mendialdea (Cederna Garalur) eskualdeetako garapen-agentzietako ordezkariak.9:45etik 10:15era Porrot egiteko beldurra. Beldurra eragiten duen egoera.Uxue Ibarrola, Assentire Consulting eta Cederna Garalur Elkarteko garapenerako eragileak10:15etik 11:00etara AIREAREN UNEA, gure neuronak oxigenatzen.Brikotraining, brikolajeari zukua ateratzen. Jaime Augusto, Brikoyimi.Pertsonarik gabeko proiektuak ez du zentzurik: Pertsonengan uste osoa izan, proiektu berriak sortu.Jon Angulo, Hidrorubber Beste aliantza batzuk eratzen.Aintzane Garziandia, Mugaipe aisialdia Ekonomia-proiektuak sortzen, Sakantzen gizarte-mugimendutikJon Etxeberria, Sakantzen Sarea15"  Solasaldia eta aurkezpena: sormenezko termometroa.11:00etatik 14:30era AZALPENETARAKO, HAUSNARKETARAKO ETA EZTABAIDARAKO TAILERRAK11:00etatik 12:30era LURRAREN UNEA, gure asmoen sustraiak botatzen.1. tailerra: mugez haraindi: Enpresa-ekimena eta nazioartekotzea.Entrenatzaileak: Iñaki Puncel / Ana Cañada, Nafarroako Ganbera2. tailerra: bestela pentsatu, zerbait berria sortu: sormena, enpresa-ekimenerako iturria.Entrenatzailea: Alfredo Chourraut, ANEL, Nafarroako Lan Enpresen Elkartea3. tailerra: zorioneko kritikariak: nola garatu proiektu bat krisi-garaian.Entrenatzailea: Mikel Belaskoain, Dooarts 12:30etik 14:00etara URAREN UNEA, gure proiektuak ureztatzen eta gure sareak ugaltzen.Osoko bilera eta parte hartzen duten pertsona guztien arteko lankidetza-tailerra.12:30etik 14:30era SUAREN UNEA, sutan erretzen eta tenperatura hartzen.Osoko bilera eta motibazio-tailerra.14:30ean KEDADA EKINTZAILEA jardunaldiaren akabera-ekitaldia.HarremanetarakoSusana Mendinueta, Cederna Garalureko Sakanako Garapen Agentea: 948 567010 edo 639 900 336 telefonoak.