Independentziaren aldeko eguna

Guaixe 2013ko ekainaren 14a

Bakaiku eta Iturmendiko Sortuk eta Ernaik antolatu dute bihar azken herrian ospatuko den Independentzia eguna. Bi herrietako independentisten arteko harremana bulkatzearekin batera, independentziaren aldeko indarrak batu nahi dituzte biharko egunarekin. Ekitaldietan parte hartzeko gonbitea egin dute. Antolatzaileek adierazi dutenez, "Euskal Herriaren burujabetza politikoa eta ekonomikoa inoiz baino garrantzitsuagoa da, gure herriaren etorkizuna dagoelako jokoan". Euskal Herriak "zapalketa bikoitza pairatzen" duela salatu dute: "estatuen jazarpena eta kapitalaren diktadura". Horregatik, ezinbesteko jo dute "benetako aldaketa politiko eta soziala, eta horretara goaz, alternatiba politiko eta ekonomikoa borrokatu eta gauzatzera".Egitaraua11:00etan Kalejira. 11:30ean Puzgarriak, zaldi ibilaldiak, japoniar bonbak, haurrendako jolasak...13:00etan Mural margotzea. 14:30ean Bazkaria, paellada. Ondoren, Fermin Balentziaren kantaldia eta mus txapelketaren finala. 18:00etan Herri olinpiadak: Bakaiku vs Iturmendi. 19:30ean Kontzentrazioa eta ekitaldi politikoa.20:00etan Auzatea. 22:00etan Afaria eta sorpresak. Ondoren, kantaldia eta dantzaldia Edorrekin.