Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko peñek 1950 eta 2012 urte bitarteko argazkiak bildu dituzte eta asteburuan Gure Etxea eraikinean ikusgai jarriko dituzte. Peñetako kideek, hainbat altsasuarrek eta hedabideek, tartean Guaixek, emandako argazkiekin ondu dute erakusketa peñetako kideek. Erakusketa zabaltzearekin batera, gaur, 19:00etan asanblada dute eraikin berean. Bizi, Alde Zahar, lagunak Alde Zaharreko bizilagun talde batek auzotarren bazkaria antolatu du biharko. 120 auzotar bilduko dira Ferial kalean zikiroa bazkaltzera. Musika ere ez da faltako. Udaberrian auzotar batzuk sagardotegira egindako bidaian sortu zen ideia.