Euskara irakasleen topaketa

Guaixe 2013ko ekainaren 14a

Sakanako Gau Eskoletan eta Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundean, AEKn, aritutako irakasleen biltzeko deialdia egin berri dute. Irailaren 21ean, larunbatarekin, bazkari batean biltzea da asmoa. Antolakuntzan dabilen Jose Marik euskara irakasle izandako 100 inguru  sakandarrei izena emateko dei egin die. Horretarako, hots egin 646 040 054 telefonora.