Nafarroako Gobernuak zortzi lanetarako laguntza eman du

Guaixe 2013ko ekainaren 13a

Sakanako Mankomunitateak, ibarreko lau udalek eta kontzeju batek aurten edo heldu den urtean aspaldi aurreikusiak zituzten lanak egiteko finantziazioa izanen dute. Berez diru iturri gutxien duten erakundeak dira toki-entitateak eta finantza krisiaren eraginez haien diru iturri nagusia, Nafarroako Gobernua, moztu egin zen. Foru administrazioak atzo jakinarazi zuen Toki Inbertsioen Planean 2014 eta 2015 ekitaldien aurrekontuetarako 40 milioi euro dituela. Horietatik 2.442.780,2 euro etorriko dira Sakanara. Diru horrekin finantzatuko dira 2009-2012ko Tokiko Inbertsio Planean jasoak zeuden eta gobernuaren diru faltagatik egin gabe gelditu diren zortzi lan. Aipatu planeko diruzaintzako soberakina da erabiliko herri-lan horiek finantzatzeko. Laguntza jasoko duten toki-erakundeek Aurrekontu Egonkortasunaren eta Finantza Iraunkortasunaren Lege Organikoak egindako eskaerak bete beharko dituzte.Herria                    Lana                                                   Aurrekontua* Irurtzun                  Hilerria egokitu                                        49.713Hiriberri                  Kontzeju etxea                                        72.209,79Uharte Arakil          Itxesi kaleko sareen berritzea                 55.774,98                              Itxesi kalearen zolatzea                            61.574,53Lakuntza                Herriko plazaren zolatzea                      353.498,25Etxarri Aranatz      Aldapasoro auzoko sareak berritzea      358.827,95                              Aldapasoro auzoko zolatzea                  403.245,73Mank                     Hondakindegiaren berreskuratzea       1.087.936*2009an onartutako aurrekontua.