Verdugok eta Azanzak despeditu dute Rui Costak irabazi duen Suitzako Itzulia

Guaixe 2013ko ekainaren 17a

Igandean despeditu zen Suitzako Itzulia, 26 km-ko krono igoerarekin. Movistar Team taldeko Rui Costak irabazi zuen krono igoera, Kangerti 21 segundo eta Mollemari 29 segundo aterata. Movistarreko portugaldarrak irabazi du ere Suitzako Itzulia, Mollemari 1:02 eta Kreuzigerri 1:10 aterata. Euskaltel taldeko Gorka Verdugo etxarriarra 46.a izan zen, 30:05era, eta Jorge Azanza 55.a, 36:31ra. Urtasunek Luxenburgoko Tourra utzi behar izan zuenAtzo despeditu zen Luxenburgoko Tourra. Baina Euskaltel taldeko Urtasunek ezin izan zuen Tourra despeditu, proba utzi behar izan baitzuen. Luxenburboko itzulia Blanco taldeko Paul Martensek irabazi du.