Aramendia txapeldun Nafarroako Erlojupeko Txapelketan

Guaixe 2013ko ekainaren 17a

Larunbatean Nafarroako Erlojupeko Txapelketa jokatu zen. Junior mailan Villaves taldeko Migel Indurain izan zen azkarrena, Lizarra taldeko Benjamin Gomezi 2 segundo eta Aralar Txirrindulari Taldeko Pablo Villarri 7 segundo aterata. Kadeteen mailan Burunda Txirrindulari Klubeko Quesos Albeniza taldeko Eneko Aramendia izan zen txapelduna (15:03), Ciclos Lizarrako Diego Lopezi 9 segundo eta Ermitagaña klubeko Urko Berraderi 27 segundo atera eta gero. Aralar taldeko Irabia Inter Sport taldeko Xabier Maiza 9.a izan zen, 1:29ra.