Sakandarrak Gasteizko mendi proban

Guaixe 2013ko ekainaren 17a

Igandean II. Vitoria-Gasteiz mendi lasterketa (15,5 km) jokatu zuten 360 korrikalarik. Ion Sola (1:16:14) eta Maider Calleja (1:32:34) izan ziren txapeldunak. Hainbat sakandar aritu ziren proban. Francisco Javier Cano 36.a izan zen (1:34:01), Andoni Azanza 54.a (1:37:27), Iban Gonzalez 73.a (1:41:48), Borja Gonzalez 89.a (1:44:33), Jose Ignazio Paniagua 90.a (1:44:34) eta Iker Flores 127.a (1:50:33).