Javi Moreno altsasuarra laugarrena Araiako krosean

Guaixe 2013ko ekainaren 18a

Sakandarrak Araiako krosean (6.100 m)Gizonezkoak1.Iban Rodriguez: 19:504.Javi Moreno: 20:41 (lehen beteranoa)13.Juantxo Arregi: 21:5935.Julen Paniagua: 23:5743.Emilio Guirado: 24:1355.Santi Agirre: 24:5857.Ismael Lopez de Goikoetxea: 27:20101.Jose Luis Mateos: 28:44113.Eusebio Vinagre: 29:57120.Aingeru Azazeta: 31:06127.Jon Garasa: 32:54137.Ernesto Leiza: 36:06Emakumezkoak1.Laura Garcia: 23:0016.Marijo Arza: 31:0617.Jone Pelaez: 31:0724.Beatriz Arguelles: 32:53Igandean 200 korrikalarik hartu zuten parte Araiako krosean (6.100 m). Gizonezkoetan Iban Rodriguez nagusitu zen (19:50). Makina bat sakandar lehiatu ziren. Javi Moreno altsasuarrak primerako lasterketa egin zuen eta laugarren postuan iritsi zen helmugara (20:41), probako lehen beteranoa. Emakumezkoetan Laura Garcia izan zen azkarrena (23:00) eta Marijo Arza (31:06) eta Jone Pelaez (31:07) altsasuarrak lehen sakandarrak. Proba nagusia baino lehen kategoria txikiko lasterketak izan ziren. Haurren mailan, mutiletan, Fermin Azkargorta izan zen txapelduna eta emakumezkoetan Leire Chamorro 3.a. Kimuetan Amaia Vicente 3.a izan zen, eta aurrebenjaminetan, emakumezkoetan, Saioa Guirado 16.a eta Maitane Moreno 33.a, eta, gizonezkoetan, Ekhi Barandiaran 15.a eta Julen Zelaia 39.a.