Unanua eta Aldeano ongi Espainiako Txapelketan

Guaixe 2013ko ekainaren 18a

Asteburuan Espainiako Irristaketako Zirkuituko Abiadura Txapelketa jokatu da Gijonen. Sakana Irristaketa Taldeko Maialen Unanua urdiaindarra eta Cristina Aldeano altsasuarra sailkatu ziren aipatu txapelketan aritzeko, emakumezkoen junior mailan. 46 irristalari aritu ziren Espainiako Txapelketako emakumezkoen junior mailan eta sakandarrak 8. eta 11. postuetan sailkatu ziren. "Zorionak beraiei. Sekulako lana egin zuten" adierazi du Juli Acebes entrenatzaileak. Asteburuan, ekainaren 22an eta 23an, Espainiako Zirkuituko Txapelketa jokatuko da haurren eta gazteen mailan, eta horretaz gain kimuen Espainiako Kopa egonen da jokoan. Sakana Irristaketa Taldeko 3 irristalari ariko dira: kimuen mailako Anne La Puente eta haurren mailako Ander Txamorro eta Unai Villalobos.