Iker Zabaleta urdiaindarrarendako Arbizuko II. Masterra

Guaixe 2013ko ekainaren 19a

Sakandarrak Arbizuko II. Masterrean1.Iker Zabaleta (Goerna): 2:07:26 (master 40ean lehena)3.Iraitz Goñi (Goerna): 2:07:26 (master 30ean lehena)4.Mikel Sarasola (Aralar): 2:07:26 (master 30ean bigarrena)29.Alfredo Amillano (Aralar): 2:11:0645.Alejandro Maya (Ciclos Gamen): 2:14:0348.Angel Moreno (Ciclos Gamen): 2:15:53Zapore sakandarra izan zuen igandean jokatu zen Arbizuko II. Master Sariak. Txirrindulariek 82 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten, eguzkiak eta beroak gogortutakoa, Arbizu, Lizarragabengoa, Etxarri, Lakuntza, Arruazu, Unanu, Dorrao eta Lizarragatik barne pasatu zena, Lizarragako katea barne. 56 txirrindulari iritsi ziren helmugara. Txirrindulari sakandarrak puntan ibili ziren. Iker Zabaleta urdiaindarra (Goerna) gailendu zen (2:07:26), besteak beste Angel Acedorekin (Txindokipe), Iraitz Goñi arbizuarrarekin (Goerna) eta Mikel Sarasola altsasuarrarekin (Aralar) esprint estua jokatu eta gero. Proba irabazteaz gain master 40 kategorian lehena izan zen Iker Zabaleta. Helmugan 3.a izan zen Iraitz Goñi master 30 mailako lehena izan zen eta 4.a sailkatu zen Mikel Sarasola bigarrena. Master 50 mailan Jose Javier Ruiz nagusitu zen (2:09:51) eta master 60an Luciano Mitxelena (2:08:04).