Baso-enkantea Aralarren

Guaixe 2013ko ekainaren 20a

Aralarko Elkarteak enkante bidez pago lotea salduko du. Aralarren dauden 2.739 pagoek osatzen dute lotea, 380 m3 zur eta 3.133 m3 egur egiten dutenak. Lizitazio prezioa 51.840 eurotakoa da. Eskaintzak garilaren 4a baino lehen aurkeztu behar dira Lakuntzako udaletxean.