Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Deikaztelu eta Itxaso artean egin nahi den 400 kV-eko argindar linea proiektua eta ezaugarriak azaltzeko, Nafarroako Gobernuak informazio saioa antolatu. Foru administrazioko industria, ingurumen, osasun eta lurralde antolaketako teknikariekin batera Iberdrola eta Red Electrica Española enpresetako ordezkariak izanen dira. Aipatu bi herrien artean zirkuitu bikoitzeko 400 kV-eko argindar linea egiteko egitasmoa jendaurrean dago. Nafarroako Gobernuak dioenez, egungo sareak haize errotek sortzen duten eta etorkizunean haziko den argindar ekoizpena garraiatzeko duten gaitasun falta konponduko luke.