Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar, larunbata, 10:00etan Olatzagutiko kultur etxean turismoa, marken sormena, internet sareak, langabetuendako orientazioa gaiak landuko diraSakanan bizi dugun krisi egoerari aurre egiteko, jendartea aktibatu nahi du Sakantzen Sareak, bere kideek sinisten baitute jendartearen ekarpena handia izan daitekeela. Horregatik, antolatu dute lan jardunaldia, haren bitartez jarduera ekonomiko berriak martxan jartzeko ideiak jaso nahi dituztelako. Aurretik Altsasun (2012-06-02) eta Etxarri Aranatzen (2013-01-19) egindako Lan Jardunaldien segida da biharkoa. Sarekideek parte hartzeko dei bikoitza egin dute. Alde batetik, ibarreko egoeraz arduratuta egonik irtenbideak eraikitzeko laguntza eman nahi duen guztiari. Eta, bestetik, III. Lan Jardun Irekian jorratuko diren gaietan (turismoa, marken sormena, internet sareak, langabetuentzat orientazioa) interesatuta dagoen guztiei . Sakantzen sareak jardunaldiaren antolaketan Landa Garapenerako Europako Nekazari Funtsa, Cederna-Garalur, Nafarroako Gobernua eta Sakanako Garapen Agentziaren laguntza izan dute.EgitarauaSarrera gisa Sakantzen Sarea zer den eta bere urtebeteko ibilbidean egindakoa azalduko da bihar. Horrekin batera, Sakantzen Sarearen laguntzaz eta itzalean sortu diren enpresa, kooperatiba eta egitasmoen aurkezpenak eginen dituzte protagonistek. 10:30etik aurrera lau tailer izanen dira. WikilurWikilur Landaturismo Kooperatiba. Landaetxe, hotel, hostal, jatetxe eta aktibitate enpresek osaturiko zerbitzu kooperatiba da. Bere helburu nagusia, bazkideen zerbitzu horniketa eta Landa Turismoaren garapena da. Kultur murgilketa jatorrian bermatzen duen esperientzia sarea sustatu eta eskuragarri egitea du helburu.AxalkoTxirbil Koop. Elkartea, Axalko markako produktuen diseinu eta ekoizpenaz arduratzen dira. Enpresaren nortasun berritzailea garatzeko bide berri bat ireki nahian.Ekinn MTA Langabetuen artean ekintzailetza sustatzeko programa berritzailea da Ekinn. Mondragon Team Academyk garatutako metodologian oinarriturik, Azaro Fundazioak Ekinn! programa jarri zuen abian Lea Artibai eskualdean.Guifi.net Autogestionatutako telekomunikazio sare libre eta irekia da Guifi.net. Internet merkeago eskaintzetik haratago, sarearen kontrola erabiltzailearen esku gelditzen da. Kataluinian hedapen zabala izaten ari da Sakantzen-ezSakantzen Sare Soziala joan den urteko gargarzaroaren 2an hasi zen martxan, Altsasuko Burunda pilotalekuan antolatutako lehen lan jardunaldian. Aktibitate haren helburua, sustapen edota lan taldeak sortuz eta dinamika komunitario batzuen bitartez, sakandarren arteko elkarlana eta gure eskualdearen garapena sustatzea zen.11 Sustapen-Talde sortu ziren: turismoa, nekazaritza eta elikagaien industria, artea, kirolak, formazioa, multimedia eta komunikazioa, energia berriztagarriak, birziklapena, elkartasun dinamikak, aholkularitza juridiko eta ekonomikoa eta azkenik, Sakanako Ezagutzaren Gizarte-Funtsa. Lan talde horien helburua, enplegua sortuko duten proiektu sozial berriak definitu, aztertu eta martxan jartzea da.