Egitasmoak gelditzeko eskatuz eta diru "xahuketa" salatzeko Irurtzunen, Lakuntzan, Arbizun, Etxarri Aranatzen eta Altsasun komun-zulo bana jarri zuten larunbateanAbiadura Handiko Trenaren (AHT) kontra den Mugitu! Mugimenduak (M!M) ekimen horrekin salatu nahi izan zuen Hego Euskal Herrian boterean den klase politikoak, gobernuak, azpiegitura erraldoien politikarekin aurrera jarraitzen dutela krisiak gizartearen gehiengoaren bizi baldintzak prekarizatzen ari dituenean. AHT-ra bideratutako 10.000 milioi euroak, "xahututako dirua, komun zulotik botatzea esan nahi du, lehentasunezkoak diren arlo sozialeko, ekonomiko edo kulturaleko egitasmoak bultzatu ordez". Halakorik egiten jarraitzea ezin dela utzi azpimarratu zuten mugimendutik.M!M-ko kideek salatu zuten Nafarroako Gobernuak 70 km-ko AHT linea egiten tematuta egotea. "Nafarroako ogasunak 300 milioi euro aurreratu ditu jada, eta 45-60 milioi arteko mailegu baten interesak ere bere gain hartu ditu, eskandalu ikaragarria beraz". Mugimendutik egitasmoaren bestelako ondorioak ere aipatu zituzten: "ingurumenean eragiten duen txikizioa, energia kontsumo andana, lurralde antolaketan sortzen duen desoreka eta duen gastu ekonomikoak diru publikoarendako egitasmo jasanezina bihurtzen dute".