Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2014ko lastailerako martxan egonen lirateke. Gipuzkoako ordezkariak Nafarroako Gobernuarekin garilaren 1ean bilduko dira Hesirik gabeko arkupe sistema erabiliko luke Gipuzkoako Foru Aldundiak bere errepide sarean bidesaria jartzeko. Haietako zazpi arku Iparraldeko Autobian (A-1) eta hiru Leitzarango Autobian (A-15) jarriko lituzke. Bidesariaren bidez lortutako dirua errepideen mantenurako, Bidegiren zorra estaltzen laguntzeko eta garraio publikoa sustatzeko politiketarako bidertuko dute. Euskal Herriko beste lurraldeetako herritarrei kalterik sortu nahi ez dietela azaldu dute Gipuzkoako Foru Aldunditik eta bidesaria jartzeko elkarlanean aritu nahi duela azaldu du.