Ekimena, porrot egiteko beldurraren gainetik

Guaixe 2013ko ekainaren 20a

Cederna Garalurrek enkintzaileendako antolatutako 2. Kedada aurreko asteazkenean burutu zen Altsasun. Bertan, 80 ekintzaile baino gehiagok parte hartu zuten. Modu aktiboan, gainera. Izan ere, horixe zen jardunaldiaren mezuetako bat: bizi dugun egoera zail honen aurrean norberaren parte hartzea aktiboa izan behar dela. Hala, jardunaldian ere, ekintzaileen parte hartzea nabarmendu zen: hainbatek beren egitasmoak azaldu zituzten eta burututako tailerretan eta bukaerako lankidetza-tailerrean zenbait negozio-ideia sortu ziren.Topaketaren beste helburuetako bat zen mezu baikorra zabaltzea: bizi dugun egoera zaila izan arren enpresak sortzea posible dela azaltzea. "Lan faltak, tristezia... eta halako sentimenduak sortarazten dizkigu" azaldu du Susana Mendinuetak, Cederna Garalurreko teknikariak. "Eta, porrot egiteko beldurrak ere, askotan, geldiarazten gaitu eta gogo eta ilusioa kentzen, baina atzokoan, Brikoyimi, Hidrorubber, Mugaipe Aisialdia eta Sakantzen Sareko ekintzaileek posible dela erakutsi zuten. Egoera alda dezakegu, bestela egoerak gu paralizatuko gaitu".Cederna Garalurren ekintzaileendako 1. Kedada Lesakan burutu zen aurreko udazkenean. Oso balorazio ona izan zuenez beste bat egitea erabaki zuten, eta horrela sortu da Altsasukoa. Hurrengo bat ez dut baztertzen; ziurrenik, Pirinioetan. Pirinioetan izanda ere, Sakandarrek ere bertan parte ahal izanen dute.