Finaleko txartelak daude jokoan

Guaixe 2013ko ekainaren 21a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Etxarri Aranazko Gure Pilota klubaren eta Olaztiko Pala arduradunen laguntzarekin antolatutako VI. Sakanako Emakumeen Frontenis Txapelketa apirilaren erdialdean hasi zen. Ordutik guztira 18 bikote aritu dira lehian, 9 lehen mailan eta beste 9 bigarrenean. Hasierako ligaxkan 9 jardunaldi jokatu eta gero, bikote onenak finalerdietarako sailkatu dira. Asteburu honetan jokatuko dira finalerdiak, gaur, ostiralean, Etxarri Aranatzen, eta, igandean, Olaztin. Partida ikusgarriak espero dira, ekainaren 28ko final handietarako txartelak baitaude jokoan eta puntako palistak daudelako lehian. FinalerdiakOstiralean, Etxarri Aranatzen2.maila: Maider-Leonor / Andrea-Izar (19:00etan)1.maila: Mireia-Elena / Ruth-Yolanda (19:30ean)Igandean, Olaztin2.maila: Uxue-Irati / Ane-Uxue (16:30ean)1.maila: Yanira-Maite / Edurne-Vanesa (17:00etan)