Nazabal, orain Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligari ekitera

Guaixe 2013ko ekainaren 21a

Asteburu honetan hasiko da Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga. Sei aizkolari arituko dira: Urrezko Aizkorako irabazlea den Floren Nazabal, Aitzol Atutxa txapeldunordea, 3. sailkatutako Joseba Otaegi, 4. sailkatutako Jon Rekondo, 5. sailkatutako Ugaitz Mugertza II eta 6. sailkatutako Juanjo Lopez Azpilikueta. Ander Erasun izango da ordezkoa. Aizkolari Txapeldunen Ligako lehendabiziko jardunaldia igandean jokatuko da, Bilboko La Peña auzoan, 12:30ean. Floren Nazabal eta Juanjo Lopez Azpilikuketa ariko dira aurrez aurre. Aizkolari bakoitzak sei lan egin beharko ditu, guztira 9 enbor erdibituz.