Rural Kutxako Just txapeldun Espainiako Txapelketetan

Guaixe 2013ko ekainaren 21a

Atzotik hasi eta igandera bitartean, Espainiako Txirrindularitza Txapelketak jokatuko dira Bembibren. Atzo 23 urtez azpiko erlojupekoak jokatu ziren. Gizonezkoetan Rural Kutxa talde sakandarreko Alberto Just nagusitu zen (28:33). Zaragozako txirrindulariak 8 segundo atera zizkion Marcos Juradori. Justen taldekide Jon Ander Insausti 5.a izan zen, 24 segundora. Gaur profesionalen mailako erlojupekoak jokatuko dira. Urtasun eta Verdugo igandean lehiatuko diraIgandean profesionalen mailako lasterketa jokatuko da Espainiako Txapelketetan. Euskaltelek talde indartsua eraman du, Igor Anton eta Mikel Nieve buru direla. Haiei laguntzen ariko dira Pablo Urtasun urdiaindarra eta Gorka Verdugo. Afizionatuak Seguran eta Tolosan23 urtez azpiko afizionatuek eta elite mailakoek larunbatean San Juan Saria dute jokoan, 16:00etan, Seguran (113,4 km), Euskaldun Txapelketarako baliagarria den proba. 23 urtez azpikoek Lehendakari Txapelketako lasterketa jokatuko dute astelehenean, 9:00etan, Tolosan, 36. Jose Maria Anza Memoriala (112,6 km).