Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Txirrindularitza Txapelketetako profesionalen lasterketan, Movistar taldeko Imanol Erbitik zeresan asko eman zuen. Hiriberrikoa eguneko ihesaldian sartu zen beste lau txirrindularirekin batera eta helmugarako 50 kilometroren faltan Euskalteleko Astarlozarekin batera erasoa jo zuten. Baina tropelean lanean jarri zen Movistar eta 18 kilometroren faltan harrapatu egin zituzten Imanol Erbiti eta Astarloza. 8 km-ren faltan beste ihesaldi bat egon zen eta helmugan, Movistarreko Jesus Herradak 2 segundo atera zizkion Euskalteleko Jon Izagirreri, urrezko domina jasoz.