Euskaltelekoak Rufino Murgiaren heriotzagatik jota

Guaixe 2013ko ekainaren 24a

Hain zuzen ere Espainiako Txapelketetara zihoala istripua izan zuen Euskaltel-Euskadiko autobusa gidatzen zuen Rufino Murgiak, talde laranjako masajista zena, kamioi baten kontra jo eta gero. Ordutik Burgoseko ospitalean zegoen baina igande goizaldean jakin izan zen hil egin zela. Hori dela eta, jota dago talde laranja, bertan ari diren lau txirrindulari sakandarrak - Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Pablo Urtasun eta Jorge Azanza - eta teknikari dabilen Oscar Guerrero altsasuarra tartean.