Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean 136 mendi korrikalarik osatu zuten II. Amurrio Traila (29 km). Lakuntza-Aralar lasterketa irabazi zuen Imanol Goñi nafarra izan zen garailea (2:16:40). Ander Unzurrunzaga etxarriarra 9.a iritsi zen helmugara (2:28:33), eta Jose Antonio Salgado altsasuarra 39.a (2:56:58). Igandean Camille Extreme lasterketa entzutetsua jokatuko da Isaban (32 km, 1.900 m desnibela).