Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kostatu zaigu, baina azkenean badugu prest .eus domeinua, euskararen lurraldearen marka munduaren aurrean. Urteetako prozesua, eskari ezberdinak, akordioak saretu eta nazioarte mailako hainbat erakunderekin kudeaketak egin behar izan dira. Urtebete falta da oraindik martxan jartzeko, baina hasi gara jada lehen prestaketekin.Domeinu bat Interneten ez da gauza makala. Izaera bat markatzen du, lurralde bat edo proiektu bat. .eus domeinuaren kasuan guzti hau agertzen da, euskararen lurraldea adierazteaz gain, lurralde hori duen domeinua ere badelako. Vicent Partalek “eskerrik asko ekitaldian†esan zuen bezala, orain arte existitu da “Territori puntcat†bat eta hemendik aurrera izango dugu “Territori punteus†bat. Munduaren aurrean agertzeko modu bat da, gure hizkuntza bisibilizatzeko bai, baina batez ere hemen herri bat dela ikustarazteko balio behar du. Lagun batek esaten zidan aurrekoan, Interneti dagokionez, hau independentzia aldarrikatzea bezalakoa dela. Munduaren aurrean ager zaitezke, beste herrialde bateko kidea zarela esan gabe. Erronka ez da bukatu, ordea. Orain urtebete dugu guztia ordenatu, baldintzak hobe azaldu eta hainbat prozesu tekniko martxan jartzeko. Milaka domeinu beharko dira proiektua errentagarria izan dadin. Eta hemendik nire proposamena, guaixe.eus domeinua sortzeko, euskarazko komunikabideek ere badutelako zer esana. Urkulluk esan zuen euskojaurlaritza.eus egingo dutela, baina guk ere behar dugu sakana.eus edo, zergatik ez, navarra.es utzi eta nafarroa.eus domeinua martxan jarri. Beharko dugu instituzioek euren euskarri “ofiziala†ematea, beharko dugu komunikabideek indarra ematea, beharko dugu euskalgintzaz gain bestelako sektoreak inplikatzea... eta beharko dugu herritarrek ere euren ekarpena egitea, komertzioetan, blog pertsonaletan, eta abar luze batean.Honetarako, berriro ere, ezberdintasunen gainetik adostasunak beharko ditugu. Herri gisa pentsatu, herri gisa aritu eta herri gisa ekin. Ez da lelo hutsala, .eus lortzeak demostratu duen bezala. Herri mugimendua, instituzioak, euskalgintzako sektore ofizial eta ez hain ofizialistak... denok batera egin dugu, beste hainbat lorpen izango genituzkeen lez. Gure esku dago, baita hori ere.Galder Gonzalez LarraÃaga