Hiru aste barru aurkeztuko zaizkio haurrak Aralarko aingeruari

Guaixe 2013ko ekainaren 26a

Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak garilaren 21erako antolatu du adin guztietako haurrak santutegiko aingeruari aurkezteko ekitaldia. Ohi bezala, igandeko meza nagusian izanen da, 12:30ean. Kofradiako kideak elizkizun berezi horri ahalik eta handitasun gehien emanen diote. Elizkizunaren barruan haurrak bedeinkatuko dituzte eta akaberan aingerua gurtzeko aukera izanen dute. Elizkizunaren ondoren haur bakoitzak bere izena duen pergamino bat jasoko du kofradiaren eskutik: San Migelen Lagun izendatzen bizi guztirako, bere babesa eskatuz. Aldez aurretik izena eman dutenek jasoko dute agiria, egunean bertan agertzen direnak aste pare bat itxaron beharko dute jasotzeko. Ekitaldi horrekin Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak lortu nahi du haurrek San Migel eta bertako ohiturak maitatzea eta halako zeremonietara eta bestelakoetara etortzea, Kofradiarekin sortutako harreman horri eutsiz, betiere.Izena ematekoSantutegiko sakristian izena emateko papertxoak egonen dira. Bestela, hots egin 609 406 780 edo idatzi basanoa.josemari@gmail.com e-postara (Jose Mari).