Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiko porlandegian erraustu ahal izateko Udalez Gaindiko Proiektu Sektorialeko lanak interes orokorreko izendatu zituen Nafarroako Gobernuak. Erabaki horri helegitea jarri dio 3 Mugak Batera (3MB) plataformak, dekretuaren deuseztasuna edo subsidiarioki bere baliogabetasuna eskatuz. Izan ere, "izendapen hori, udal araudiak eta egin beharreko lanen eta azken finean Portland-en hondakin kudeaketa jarduera berriaren inguruko bestelako edozein kontrol neurri baztertzeko ahalegin bidegabearen amaiera besterik ez da".3MB-ratik adierazi duten porlandegian egin beharreko berrikuntzak interes orokorreko izendatzea "gezurretan oinarritzen" dela. Lanpostuen mantentzea zen enpresaren argudioetako bat "eta denok ikusi dugu nola izendapenak jaso ondoren langileak kaleratu dituen eta zementu-fabrikako ia langileriaren erdia eta harrobietako gehiena kaleratzeko asmoa iragarri duen". Plataformako kideen iritziz, "ez da onargarria Portland-ek berriz ere Nafarroako Gobernua engainatu nahi izatea, beste fabrikekiko berak aipatzen duen ustezko lehiakortasun hori lortu nahiaren azpian, errausketa eta kaleratze gehiago besterik ez dagoela ezkutatuz". 3MB-ko kideen ustez interes orokorreko izendapena "tartean dagoen interes guztien azterketa sakona egin ondorengo erabakia izan beharko litzateke, batez ere ondorioak jasango dituztenenen interesena". Ibarreko eragile eta erakundeen iritziak entzun beharko liratekeela uste dute 3MB-koek. Portlanden errausketaren kasuan gobernuak "enpresa pribatu baten interes ekonomikoak soilik" hartu dituela aintzat salatu dute. %20ko hazkundea2007an zementu fabriketan hondakin errausketak erregaiaren %4,2 zen, 2012an, berriz, % 24ra iritsi da. Aldi berean, 7.200 lanpostutik ia erdira pasa dira.