Urdiaingo Futbol 7 Txapelketarako izena ematea zabalik

Guaixe 2013ko ekainaren 27a

Urdiainen Futbol 7 Txapelketa antolatu dute udarako. Txapelketa uztailaren 12an hasiko da eta abuztuaren 14an jokatuko da finala. Aipatu txapelketan izena emateko epea zabalik dago, uztailaren 6ra arte, ondoko mugikorretara deituta edo whattsApp-era mezua bidalita: 610 061 026 eta 608 408 762. Talde bakoitzak 60 euro ordaindu beharko ditu. Txapelketa Urdiaingo Futbol Zelaian jokatuko da. Talde bakoitzak gehienez 12 jokalari izango ditu, eta partaideek 14 urtetik gora izan beharko dituzte. Txapelketa ongi antolatzeko bilera egongo da uztailaren 8an, 20:00etan, Urdiaingo frontoian.