Zabaleta Xalarekin eta Zubieta Jaunarenarekin Sanfermin Torneoan

Guaixe 2013ko ekainaren 27a

Aspek eta Asegarcek sanferminetako programazioa aurkeztu dute. Sanferminetako Binakako Torneoan 6 bikote ariko dira, bi multzotan banatuta: A multzoan Olaizola II.a-Beroiz, Bengotxea VI.a-Begino eta Xala-Zabaleta daude, eta B multzoan Urrutikoetxea-Albisu, Jaunarena-Zubieta Irujo-Barriola. Hortaz, bi ordezkari sakandar ditugu: Jose Jabier Zabaleta atzelari etxarrendarra, Xalarekin ariko dena, eta Aitor Zubieta atzelari etxarriarra, Jaunarenarekin bikotea osatuz. Sorpresa moduan, 1999 urtetik torneoan aritu den Titin ez da aurten ariko. Bikoteak oso ondo orekatuta daude eta oso torneo lehiatua espero da.Multzo bakoitzean denek elkarren aurka jokatuko dute, uztailaren 6an hasita, eta talde bakoitzeko onenek jokatuko dute uztailaren 14ko finala. Ezkurdia ardoaren desafioanUztailaren 13an ardoaren desafioa jokatuko da. Lau t´erdian Joseba Ezkurdia arbizuarrak Arretxe II.a izango du aurkari,  Retegi Bi eta Idoate buruz buru lehiatuko dira eta Titin III.ak eta Merino II.ak Olaizola II edo Bengoetxea VI.a eta Ibai Zabala izango dituzte aurkari.