Tasubinsak gobernuaren diru-laguntza jasoko du

Guaixe 2013ko ekainaren 27a

Berriki Nafarroako Pertsonen Autonomiarako Agentziaren zuzendari-gerente Gemma Botinek Tasubinsaren gerente Jose Perezekin lankidetza-hitzarmena sinatu du. Tasubinsak 11 zentroetan eskaintzen dituen 600 plazetarako 3,5 milioi euroko diru-laguntza jasoko ditu. Zentro horietako bat Lakuntzan dago eta han 21 plaza daude. Zentro horietan adimen-desagaitasuna duten pertsonei garapen pertsonaleko eta sozialeko zerbitzuak ematen dizkie, zailtasun larriak dituztenak enplegu arrunta edo babestua izateko. Plazetako bat hartzeko, ezinbestekoa da Nafarroako Pertsonen Autonomiarako Agentziak egiten duen aldeko lan-egokitasunaren egiaztagiria lortzea.