Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
VI. Sakanako Emakumeen Frontenis Txapelketako finalak jokatuko dira gaur. Olaztik final handiak hartuko ditu, eta Etxarri Aranatzek 3. eta 4. postuetako finalakEmakumeen Frontenis Txapelketako finalak3. eta 4. postuen finalak, Etxarri Aranatzen (gaur, ostiralean)2.maila: Uxue-Irati / Maider-Leonor (17:00etan)1.maila: Edurne-Vanesa / Ruth-Yolanda (17:30ean)Final handiak, Olaztin (gaur, ostiralean)2.maila: Ane-Uxue / Andrea-Izar (18:30ean)1.maila: Yanira-Maite / Mireia-Elena (19:15ean)20:00etan: Sari banaketaApirilaren erdialdean abiatu zen Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Etxarri Aranazko Gure Pilota klubaren eta Olaztiko Pala arduradunen laguntzarekin antolatutako VI. Sakanako Emakumeen Frontenis Txapelketa. 18 bikote aritu dira lehian, 9 lehen mailan eta beste horrenbeste bigarren mailan, eta aurreko asteburuan finalerdiak jokatu eta gero, gaur, ostiralean, final handiak jokatuko dira. Finalerdietan, 2. mailan, Ane eta Uxuek 25-20 irabazi zieten Uxueri eta Iratiri eta Andreak eta Izarrek 25-10 hartu zituzten menpean Maider eta Leonor. Lehen mailan Yanira Aristorenak eta Maitek 25-6 irabazi zieten Edurneri eta Vanesari eta Mireiak eta Elanak 11 tantotan utzi zituzten Ruth eta Yolanda. Gaurko finalak oso estuak aurreikusten dira. Puntako emakume palistak dira sailkatu direnak, tartean sakandarrak, eta goi mailako partidak espero dira. Hortaz, aukera polita da gaurkoan Etxarrira eta Olaztira hurbiltzera. Ea txapelak Sakanan gelditzen diren.