Hilaren 19an sortu zuen Alderdi Popularrak Sakanako Eskualde Batzordea. Bere burua Juan Antonio Extremera (Etxarrin zinegotzia) izanen da. Oskar Alvarez (Olatzagutian zinegotzia) idazkaria izanen da eta Francesc Paris (Altsasun zinegotzia), Jose Ramon Roman (Uharte Arakilen zinegotzia) eta Jesus Gonzalez (Uharte Arakilen zinegotzia) bokalak izanen dira. Extremerak kargua hartu bezain laster jasotako babesa eskertu zuen. "Han ezberdin pentsatzen dutenei" PPk aukera eskaintzen diela gaineratu zuen: "Sakanan nafarrak eta espainiarrak sentitzen direnei ahotsa emateko gaude PPko zinegotziak". Benetako oposizioa egiteko daudela ziurtatu zuen, "NaBai askotan Bilduko alkateen atzetik baitabil". Sakandar guztien eskaera guztiei arreta jarriko dietela gaineratu zuen Estremerak.