Garilaren 8an jarriko da martxan hondakin bilketa berria

Guaixe 2013ko ekainaren 27a

Herri txikietan bilketa mistoa eta koxkorretan etxeko bilketa, bi sistemak martxan aldi berean jarriko diraSakanako Mankomunitateak gaur abiarazi nahi zuen hondakin bilketa sistema berria, baina atzeratu beharra izan du. Eguraldiak, alde batetik, ez du utzi larrialdi guneak edo egurrezko auzo konpostagailuak jarri behar diren tokiak behar bezala prestatzen. Horrek hondakin bilketa sistema berrirako azpiegitura guztiak jarri gabe egotea ekarri du. 65 eraikuntzetatik 20 bat daude jarri gabe. Auzo konpostagailurik ez zegoenez, konposta egiteko estrukturantea non utzi ez zegoen eta hura gabe konposta egoki egiteko bermerik ez zegoen. Gainera, zenbait herrietako festek denda eta lantegietan materiala egoki banatzea eragotzi diote Mank-i. Horiek guztiak zuzentzeko eta Bi sistemaUharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Olatzagutia dira hondakinak gaika jasoko dituzte egunero. Gainera, hondakin organikoekin konposta egiteko aukera izanen dute herritarrek, etxeko edo auzo konpostagailuekin. Arakil, Irañeta, Arruazu, Ergoiena eta Lizarragabengoan hondakinak biltzeko guneak jarriko dira eta haietan hainbat edukiontzi izanen dira. Herritarrek hango giltza izanen dute hondakinak dagokion edukiontzian hondakinak botatzeko. Horrekin batera, konpostagailuak banatu dira udalerri horietan.Bulegoak zabalikHerriaren arabera, populazioaren %10 eta 15 artean hondakin bilketako materialak ez dituzte jaso. Mank-etik deia egin diete Uharte Arakil, Etxarri Aranatz eta Olatzagutian zabalik dauden bulegoetatik haiek jasotzera pasa daitezen. Parlamentariak bisitanAsteartean Nafarroako Parlamentuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Batzordeko kideak Sakanan izan ziren hondakin bilketa sistema berria ezagutzeko. Mank-eko Aitor Karasatorrek, Adolfo Araizek eta Iker Manterolak eman zizkieten azalpenak parlamentariei Lakuntzan. Ondoren, Lakuntzako larrialdi gune bat, Etxarri Aranazko auzo-konpostagailuak, Arbizuko hondakindegia eta Zuhatzuko ekarpen gunea bisitatu zituzten.Victro Rubiok (Bildu) "Sakanakoa Nafarroako beste eskualde batzuetan ezarri daitekeen etorkizuneko apostua" dela ziurtatu zuen. Begoña Sanzberrok (UPN) esan zuen ez daudela ez alde ez kontra, "bizpahiru urte itxaron beharko dira gizarte eta ekonomi kostuak aztertzeko". Carmen Otxoak (PSN) ziurtatu zuenez, "hau da etorkizuna, ez du zentzurik Nafarroa guztiko zaborra garraiatzen segitzea, ez da jasangarria". Asun Fernadez de Garaialde Lazkanok (Aralar-NaBai) "sistema herri bakoitzaren beharretara egokitzeko" ahalegina eta prozesu parte-hartzailea nabarmendu zituen.