Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Garapen Agentziak, Cederna-Garalurrek eta Sakantzen Sareak sustatuta sortu zen Sakanako Sozio-ekonomia Behatokia (SSB). Gaur egungo egoeratik abiatuta enplegua sortzea jasangarritasun sozialean, ekonomikoan eta ingurumenekoan oinarrituta. Makina bat eragilerekin batzartu ondoren erabaki zuten Sakanarako plan estrategikoa ontzea. Gainera, lau arlo estrategiko zehaztu zituzten; turismoa, lehen sektorea, industria-zerbitzuak eta Energia (biomasa, energia eraginkortasuna eta, horri lotuta, eraikuntza). Arlo bakoitza lantzeko lan taldeak sortu dira pertsona aditu eta arituekin. Herenegun industria eta zerbitzuen lantaldearen aurreneko bilera izan zen. Gaur turismo lantaldea bilduko da. Asteartean eta ostiralean bilduko dira, berriz, energia eta lehen sektoreko lantaldeak. Sakanako Garapen Agentziako (SGA) Iker Manterolak argitu digunez, haien egitekoa egoera diagnostikatzea da: "ditugun ahulguneak, mehatxuak, indarguneak eta etorkizuneko aukerak aztertuko dira". Herenegungo bileraz, esan digu "Sakanarekiko konpromisoa, partehartze anitza eta jarrera eraikitzailea" izan zirela ezaugarri nagusiak.Lan talde bakoitzak bere erritmoa izanen badu ere, uda akaberarako espero dute diagnosiak esku artean izatea. Dokumentuak SSBri aurkeztuko zaizkio. "Ondoren, Sakanako ahul guneak indartu, indar guneei etekina atera eta etorkizuneko erronkei erantzuteko proposamenak lantzen hasiko dira lantaldeak. Proposamen horiek ondoren behatokiak onartu beharko ditu" azaldu du Manterolak.Parte hartzeaEgindako lanaren ondorio eta dokumentuak SGAren web orrian, www.sakanagaratzen.com, ikusgai izanen dira. Gainera, orri horren bidez ekarpenak egiteko aukera izanen dute sakandarrek. Bestalde, Plan Estrategikoaren ekintza plana onartzean, ekitaldi publikoak eginen dira Sakanako hainbat herritan.