Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Izurdiagako Futbol 8 TxapelketaFinala: Isotopos 3 - Itxasperri-Lacturale 2Larunbatean Izurdiagako Futbol 8 Txapelketako finala jokatu zen. Isotopos taldeak - gehienbat irurtzundarrez baina baita Izurdiaga, Gulina, Satrustegi, Lekunberri eta Iberoko jokalariez osatutakoa - eta Itxasperri-Lacturalek - gehienbat Sanduzelaiko jokalariez osatutakoa - lortu zuten finalerako txartela. Finala oso lehiatua izan zen, kalitate handikoa, eta jokalariek zuten guztia eman zuten. Itxasperri izan zen aurreratu zena, zelai erditik egindako jaurtiketa batekin. Isotoposek berdintzea lortu zuen baina berriro ere aurreratu ziren Itxasperrikoak. Isotoposekoak saiatu ziren, kalitate handiko jokalariekin, eta bina berdintzea lortu zuten. Itxasperrikoek soilik bi ordezko jokalari eraman zituzten eta hori asko nabaritu zen luzapenean, Isotoposek freskoago aritzeko aukera izan baitzuen. Horrela, garaipena eta txapela Sakanan geratu ziren, Isotoposek irabazi baitzuen. Finala baino lehen eskolen mailako lagunarteko partida jokatu zuten Lekunberriko Beti Kozkorrek eta Burlatako Ermitaberrik. Hiruna berdindu zuten. Guztiendako freskagarriak eta merienda ederra izan zen. Sari ematean Arakilgo alkate Ruben Goñik antolatzaileek eta babesleek egindako lana eskertu zuen. Jakina, arbitroen lana eskertu zuen ere, eta, horrela, Astraingo Cemborain arbitroak gazta eta Lacturale lotea jaso zituen opari. Jarraipena aireanAntolakuntzatik adierazi digutenez, txapelketaren jarraipena airean dago. "Txapelketa antolatzearen helburua gure inguruko gazteriari zerbait egiteko eta ongi pasatzeko aukerak ematea da, baina gutxi batzuen portaera baldarrak guztia airean jarri dute" adierazi dute antolakuntzatik. Sariak: Pitxitxia: Rajatablako Xabier Etxarri (2 pertsonendako afaria Irurtzungo Plazaola hotelean + Lacturale lotea).Gol gutxien jaso duen taldea: Guan-Larraz (trofeoa + Lacturale lotea).Gol gehien sartu dituen taldea: Isotopos (trofeoa + Lacturale lotea)Jokalari onena: Itxasperriko Pablo Pedreño (trofeoa + Lacturale lotea)Atezain onena: Itxasperriko Roberto Alonso (trofeoa + Lacturale lotea)3. talde onena: Guan-Larraz (150 euro + trofeoa + Lacturale lotea)Txapeldunordea: Itxasperri-Lacturale (250 euro + trofeoa + Lacturale lotea)Txapelduna: Isotopos (300 euro + trofeoa + Lacturale lotea)Kiroltasunari saria: Rajatabla (400 euro + Lacturale lotea + afarirako gonbidapena)