Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakumeen Frontenis Txapelketako finalak3. eta 4. postuen finalak, Etxarri Aranatzen2.maila: Uxue-Irati 25 / Maider-Leonor 211.maila: Edurne-Vanesa 25 / Ruth-Yolanda 8Final handiak, Olaztin 2.maila: Ane-Uxue 21 / Andrea-Izar 251.maila: Yanira-Maite 18 / Mireia-Elena 25Ostiralean VI. Sakanako Emakumeen Frontenis Txapelketako finalak jokatu ziren. Etxarri Aranatzek 3. eta 4. postuetako finalak hartu zituen, eta Olaztin, aldiz, final handiak jokatu ziren. Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu du aipatu txapelketa, Etxarri Aranazko Gure Pilota klubaren eta Olaztiko Pala arduradunen laguntzarekin, eta 18 biko lehiatu dira guztira, 9 lehen mailan, eta beste horrenbeste bigarren mailan. Final handian, 2. mailan, oso lehia estuan Gure Pilotako Andrea eta Izar etxarriarrak 25-21 irabazi zieten Ane eta Uxueri. Eta 1. mailako finalean Mireia eta Elena 25-18 gailendu zitzaien Yanira Aristorena etxarriarrari eta Maite Ruiz de Larramendiri. Garaileek aipatu zutenez, "Yaniraren eta Maiteren kontra urte hauetan jokatu duten partidarik onena" izan zen ostiralekoa. Izan ere, oso partida ona, kalitate handikoa eta lehiatua izan zen. Ikusleak ere gustura egon ziren, eta emozio handiz bizi zituzten finalak. Bukaeran finalistek Sakanako produktuekin osatutako lote ederrak jaso zituzten opari, Olaztiko Mikel Askargorta zinegotziaren eskutik.